Luntxarekin agurtu zuten erretiratuek Kultura Astea

Larraitz Zeberio 2013ko abe. 16a, 13:19

Erretiratuek luntxa egin zuten barikuan Ozkarbin elkartean.
Oñatiko erretiratuen antzezlana, bingoa, Bergarako Alai taldearen emanaldia eta urte amaierako luntxa izan dituzte 170 bazkidetik gora dituen elkartean.

Abenduan egin ohi dute Kultura Astea Elgetako Xalbadorpe erretiratuen elkartean. Eguaztenean, Bergarako Alai taldearen bisita izan zuten, eta ordubeteko musika emanaldiaz gozatu zuten elgetarrek. Euskal Herriko zein kanpoko abestiak eskaini zituzten bergararrek.

Barikuan eman zioten amaiera aurtengo Kultura Asteari. Parte-hartze polita izan duela adierazi du Xalbadorpeko presidente Pedro Mari Uberak. Egitarauan, denetarik izan dute. "Ikusi Makusikoek antzerkia ekarri zuten, bingoa ere egin genuen. Amaitzeko, Bergarako Alai taldea eta luntxa izan ditugu", esan du.

170 bazkidetik gora

Pedro Mari Uberak jakinarazi duenez, bederatzi lagunek osatzen dute Xalbadorpe erretiratuen elkarteko zuzendaritza batzordea, baina elkarteak 170 bazkidetik gora ditu. "Denendako moduko Kultura Astea antolatzen saiatzen gara. Kontuan hartu behar da 80 urtetik gorako 63 bat bazkide ditugula".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak