2012/11/10 - 2012/11/11 23:30
Galiziako musikari hirukotea gonbidatu dugu Espaloian dantzaldia eskain dezaten. Musikariak dira: Cayetano Amenabar (zarrabetea), Sergio Cobos (soinua / perkusioa) eta Xandre Outeiro (zarrabetea / perkusioa). Hirurak eskarmentu handikoak. Dantzarako musika joko dute, ondo pasatzeko: Galiziako, Euskal Herriko eta Europako beste lurralde batzuetako dantzak, balsak, jotak, muñeirak, eskotixak, polkak, mazurkak, guretzat ezagunak diren chapelloise eta borobilak... Sarrera: 10,00 euro
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.