2012/06/06 - 2012/06/15 11:00

Izen-ematea uztaileko udalekuak

Elgetako udaletxean., Elgeta

Ekainaren 15era arte dago zabalik uztaileko udaleku irekietan izena emateko epea. Udalekuak uztailaren 2tik 27ra egingo ditu aurten Udalak, 09:00etatik 13:00etara. Haur eta Lehen Hezkuntzako umeei zuzendutako zerbitzua da. Hil osorako kuota, aurten ere, 90 euro da; hiru asterako 70 euro, bi asterako 55 euro; eta astebeterako 30 euro. Interesatuek ingresoa egin behar dute, eta agiria udaletxera eraman. Hobariak udaletxean kontsulta daitezke.

Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak