Espaloia kafe antzokia, Elgeta
Hileko azkenengo domekan. Sarrera doan eta parte hartzea libre.
Adi!! Berrituta dator Herrixa Dantzan:
Lehenengo zatian, taldeko dantza ludikoak, Patxi Monterok gidatuta. Lehenengo saio honetan, udan ikasitako Waloniako kontradantzak ekarriko ditu Patxik, besteak beste.
Eta bigarren zatian, Adolfo Jainaga soinujoleak bikotean dantzan egiteko piezak joko ditu: balsak, rantxerak, pasodoblea, habanerak, polka, txotisa, mazurka, jota, tangoa...
Hizkuntza: Euskara