2011/09/25 12:00 - 15:00

Intxortaren magalean ibilbidea

Espaloia Kafe antzokian, Elgeta
Gerra Zibila Euskal Herrian oinarri hartuta, ibilbide honetan Elgetako Intxorta mendiaren magalean izandako frontearen hainbat xehetasun ezagutzeko aukera egongo da. Ibilbidea Elgetako Espaloia Kafe Antzokitik abiatuko da; lehendabizi Interpretazio Gunea bisitatuz eta ondoren 5 kilometroko ibilbide tematikoa oinez eginez. Euskaraz eta gazteleraz izango da irteera. Parte hartzeko aurrez izena eman behar da 943 71 89 11 zenbakian. Izenematea: 5 euro helduek eta 2 euro 16 urtetik beherakoek.
Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak