2010/11/19 23:30
Danbakako IV. edizioak aurrera dihardu. Gaur, egubakoitza, gauean musika kontzertuak izango dira Elgetako Espaloia kafe antzokian. Oraingoan honako taldeak igoko dira agertoki gainera: Abadiño eta Durangoko Doctors Klub, Bergarako Rombos Negros, Mutrikuko Karpovian Projekt eta Oñatiko Ez!. Ohikoa den moduan, 22:30ean hasiko da musika emanaldia.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.