Intxorta 1937 kultur elkarteak erakusmahai propioa du aurten ere Durangoko azokan, eta domekara bitartean elkarteak ekoiztutako hainbat lan erakutsi eta salduko dituzte bertan. Horrekin batera, Elgetan dagoen Intxortako ibilbide tematikoaren gaineko informazioa ere banatzen ari dira.