Ur kontsumoa fakturatzeko sistema aldaketa, urtarrilean

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko abe. 7a, 13:27

Etxebizitzan erroldatuta dagoen pertsona kopurua ere kontuan hartuko da.

Urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko da ur kontsumoari dagokion fakturazio sistema berria Elgetan. Aldaketa horren aldeko botoa eman zuten azaroko osoko bilkuran udalbatzako ordezkari politiko guztiek. Hala, Gipuzkoako Ur Kontsortzioak, aurrerantzean, kontsumo-tarteak ez ezik etxebizitza bakoitzean erroldatuta dagoen pertsona kopurua ere kontuan hartuko du faktura egiterakoan. Esan beharra dago sistema berriak hiru kontsumo-tarte izango dituela aurrerantzean ere.

Aldaketa esanguratsuenetako bat inor erroldatuta ez dagoen etxebizitzetan gertatuko da. Kasu horietan, aplikatuko den prezioa kontsumo-tarte handienari dagokiona izango da, eta fakturaren igoera %14,6ra irits daiteke.

Gainontzekoendako bi adibide ematen ditu Kontsortzioak.Pertsona bakarra erroldatuta dagoen etxebizitza batean ur kontsumoa 25 metro kubikokoa bada, faktura %4,2 garestituko da. Aldiz, sei pertsona badaude erroldatuta eta kontsumoa 60 metro kubikokoa bada, faktura %4 merkatuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak