Erretiratuek eguenean hasiko dute kultura astea

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko abenduaren 4a

Urte bukaerako bingoa eta luntxa ere egingo dituzte.

Eguenean, abenduak 5, abiaraziko du kultura astea Xalbadorpe erretiratuen elkarteak. Egitarauari hasiera emateko Oñatiko Ikusi Makusi taldearen azken antzezlana aukeratu dute: Vivir en Villa Titiritaina. Oñatiarrek azaroaren 8an estreinatu zuten muntaia berria. Arantzazun kasualitatez topo egin eta elkarrekin bizitzera joatea erabakitzen duten sei adineko pertsonaren istorioa kontatzen du antzezlanak. Bost emakume eta gizonezko bat dira, guztiak ere asko bizitakoak eta elkarrengandik oso desberdinak. Espaloia kafe antzokian izango da emanaldia, 17:30ean.

Musikak tartean izango du, aurten ere, erretiratuen kultura astean. Bergarako Alai abesbatzaren emanaldia iragarri dute Xalbadorpe elkartetik. Espaloia kafe antzokian izango da kontzertua abenduaren 11an, 18:00etan. Bi ekitaldiotarako sarrera doan da.

Bingoa eta luntxa

Aurten ere bingoa eta luntxa egingo dituzte erretiratuek. Ozkarbi elkartean elkartuko dira.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak