Elgetako udal liburutegitik marrazki lehiaketa antolatu dute 5-16 urte bitarteko umeendako

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko abe. 5a, 10:00

Logo lehiaketara, berriz, 29 lan aurkeztu dituzte.

Marrazki lehiaketaren gaia da: 'Non irakurtzen duzu?', eta hiru adin tarte ezarri dituzte —5-8 urte, 9-12 urte, eta 13-16 urte—. Talde bakoitzeko irabazleak dagokion saria jasoko du, eta marrazki guztiak ikusgai ipiniko dituzte liburutegian edo kultura etxean, hilaren 20tik aurrera. Lanak aurkezteko epea zabalik dago hilaren 13ra arte. Informazio gehiagorako jo udal liburutegira.

Logo lehiaketa

Liburutegiko logo lehiaketari dagokionean jakinarazi dute 29 lan aurkeztu direla. Lan guztiak liburutegian jarriko dituzte ikusgai abenduaren 16tik urtarrilaren 17ra. Denbora horretan liburutegiko erabiltzaileek logo onena aukeratzeko tartea izango dute. Erabiltzaileek hiru lan puntuatzeko aukera izango dute —puntu bat, bi puntu edo hiru puntu—. Erabakia urtarrilaren 24an emango dute jakitera bai liburutegiko blogean edo sare sozialetan bai udal webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak