Negu eta uda euskaraz egin, laguna!

Gaurko egunean, lelo hori aukeratu dute Herri Eskolan.

Euskararen Nazioarteko eguna da gaurkoa, eta goizean musikarekin hartu dituzte eskola-umeak Herri Eskolan. Eskola egun berezia izan da: jolastokian euskarazko jokoak egin dituzte, marrazkiak ere prestatu dituzte eskolako sarrera horman ipintzeko, eta deitutako lelo lehiaketara aurkeztutako esaldi onena aukeratu dute.

11:30ak bueltan elkartu dira eskolako ikasleak eta irakasleak ekitaldi zentrala egiteko. Lehenengo gaur egunerako aukeratutako leloaren berri eman dute: Negu eta uda euskaraz egin, laguna! Ondoren, Euskararen Eguna dela-eta gela bakoitzean egindako marrazkiak eskola atarian ipini dituzte ikusgai. Kantuan eman diote amaiera goizeko saioari karaokea egin baitute bai Haur Hezkuntzan bai Lehen Hezkuntzan.

Arratsaldean gehiago

Gogoratu arratsaldean udal liburuzainak kalera aterako dituela euskarazko liburuak. Ludotekako eta gaztelekuko hezitzaileek jokoak egingo dituztela umeendako eta 17:30ean txokolate beroa banatuko duela guraso elkarteak. 18:00etan, berriz, Euskara Mundura ekimena deitu du Udalak. Paperezko koloretako globoak askatuko dituzte zerura Domingo Iturbe plaza berritik.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.