Euskararen Eguneko leloa aukeratzeko lehiaketa antolatu dute Herri Eskolan

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko abe. 3a, 10:38

Gaur, 11:30etik aurrera aukeratuko dute lelo onena eskolan.

Elgetako Herri Eskolako ikasle eta irakasleek lehiaketa deitu dute Euskararen Egunaren inguruan leloa aukeratzeko. Familiak gonbidatuta daude nork bere ekarpena egiteko, eta eskolako atarian ipini duten kutxa batera bota behar dira proposamen guztiak. Gaur, Euskararen Eguna, aukeratuko dute onena eskolan.

Arratsaldeko egitaraua

Euskararen Eguneko ospakizunek arratsaldean izango dute jarraipena herrian. 16:00etan, euskarazko liburuen erakusketa ipiniko du plazan udal liburuzainak. 16:30ean, ludotekako eta gaztelekuko dinamizatzaileek haurrendako jolasak gidatuko dituzte, eta 17:30ean txokolate beroa banatuko du Maala guraso elkarteak. 18:00etan, Euskara mundura izeneko ekintza egingo du Udalak Domingo Iturbeko plaza berrian. Asmoa da koloretako globoak askatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak