Epaimahai ofizialarendako moduan, herritarrendako ere Maialde landetxe-jatetxeko pintxoa izan da VI. Pintxo Lehiaketako onena. Iaz moduan, beraz, Jesus Mari Kalboetxeagak eraman ditu sari ofiziala eta herritarren saria.
Herritarren sarian parte hartu dutenen artean bi lagunendako bazkaria zozketatu da, eta Valentin Villa izan da irabazlea. Maialden bazkaltzeko edo afaltzeko aukera izango dute Valentin Villak aukeratutako bi lagunek.
Taberna bakoitzeko pintxoa aukeratzerakoan ere fin ibili dira Elgetako tabernetara gerturatu direnak.
Maialdeko pintxoak hurrengo osagaiak zituen: bakailaoa, hirugiharra, gazta, patata, pil pil saltsa, foie krema, porru kimuak, kipula eta txerri-azal hautsak.
TABERNA BAKOITZEKO SARITUAK. (bi ardo botila).
- Espaloia Kafe Antzokia: Aratz Guridi.
- Haizea taberna: Josu Zialtzeta.
- Maialde landetxe-jatetxea: Sergio Pelaza.
- Bolatoki taberna: Olga Marcos.
- Iñaki Jatetxea: Joseba Arginzoniz.
Udaletxetik ere eskerrak eman dituzte: "Herriko tabernariei Pintxo Lehiekatari bultzada emateko emandako dirulaguntzagatik. Baita ere eskerrak eguraldiak gutxi lagundu duen arren domeka oro tabernak bete dituzten elgetarrei eta bisitariei".