Gerra gunerako apustu sendoagoa eskatu du EH-Bilduk

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko aza. 27a, 11:55

Udal gobernua unean uneko presazko erabaki ezegokiak hartzen ari dela dio oposizioak.

Faktura zerrenda baten kontra agertu zen EH-Bildu atzo egindako azaroko osoko bilkuran. "Azken urteetan Udalak egin duen gerra guneko apustuan benetan sinesten dugulako, eta teknikariaren kontratazioa amaitu zenetik antolaketa falta nabaria sumatzen dugulako bisitarien harrerari dagokionean. Udal Gobernuak nahikoa denbora izan duela uste dugu gai honek behar duen bezalako erantzun bat prestatzeko, eta lehenago ematen zen zerbitzua bere horretan mantentzeko, unean uneko presazko erabaki ezegokirik gabe", adierazi dute.

Oxel Erostarbe alkateak, bere aldetik erantzun du: "2013an 60.000 eurotik gora bideratu ditugu ekimen honetara gunea mantendu, proiektua bultzatu eta pertsonal gastuei aurre egiteko. Oposizioak badaki datorren urtera begira ere gerrako proiektuari bultzada ematen jarraituko dugula".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak