Euskararen Astea dugu Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko aza. 26a, 13:52

Martitzenerako, abenduak 3, arratsalde osoko egitaraua dago iragarrita, baina aste osoan zehar egongo dira ekimenak.

Euskararen Naziorteko eguna da abenduaren 3. Elgetan ere martitzenean egingo dira euskara aldarrikatzeko ekitaldi nagusiak, baina aurretik hainbat ekintza daude antolatuta Euskararen Astearen barruan.

Ekitaldi sorta

  • Azaroak 27, eguaztena: Espaloian, 19:00etan 'Badira bagara' dokumentala. Euskararen egoera Nafarroako Erriberan
  • Azaroak 28, eguenea: udal liburutegian, 18:30ean, Saroa Bikandi ipuin kontalariaren tailerra. "Ipuinak kontatzearen plazerra"
  • Azaroak 29, barikua: ludotekan, 17:30ean, pelikula euskaraz umeendako.
  • Abenduak 1, domeka: gaztelekuan, 18:00etan, pelikula euskaraz gaztetxoendako.
  • Abenduak 3,  EUSKARAREN EGUNA

                . 16:00etan: Euskarazko liburuen erakusketa plazan.

                . 16:30ean: Jolasak plazan.

                . 17:30ean: Txokolate beroa Maala guraso elkartearen eskutik.

                . 18:00etan, Domingo Iturbeko plaza berrian Euskara mundura ekintza irekia.

 


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak