Atzo egin zuten emakumeen aurkako indarkeria salatzeko elkarretaratzea Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko aza. 25a, 13:02

13:00etan, 25 bat herritar elkartu ziren udaletxeko arkupean.

Gaur da Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna. Bailarako gainerako herri ia guztietan bezala protesta eta aldarrikapen ekintzak burutu dira Elgetan ere. Puntu morea dago ikusgai udaletxean, eta zapatuan autodefentsa feministari buruzko tailerra egin zuten 20 bat emakumek gimnasioan.

Horrekin lotuta, atzo domeka elkarretaratzea egin zuen Herriko plazan herritar talde batek. Euriari eta hotzari aurre eginez 25 bat lagun elkartu ziren udaletxeko arkupean, tartean Oxel Erostarbe alkatea, EH-Bilduko bozeramaile Janire Lazkano eta EAJko bi zinegotziak —Patxi Basauri eta Maria Jesus Lete—. Agerraldi isila izan zen, eta amaieran txaloak ere entzun ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak