Gustura autodefentsa feministari buruzko tailerraren ostean

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko aza. 25a, 09:53

Emagin elkarteko Alaitz Mañesek zapatu goizean egindako saioa motza egin zitzaien parte-hartzaileei.

Lau ordu pasatxoko tailerra gidatu zuen Emagin elkarteko Alaitz Mañesek Elgetan. Adin ezberdinetako hogei bat emakume izan zituen parte hartzen, eta taldean eraso sexistak zer diren, nola identifikatu daitezkeen, eta zer nolako erantzuna eman daitekeen izan zuten hausnarketarako gaia.

Lau orduko tailerrean Alaitz Mañesen helburuetako bat parte-hartzaileek segurutzat joko zuten espazio bat sortzea zen: "emozioez eta bizipenez lasai hitz egiteko", adierazi zuen. Gustura aurkitu genuen dinamizatzailea tailerraren amaieran. "Pozik nago ekimenak Elgetan izan duen harrerarekin, baita gaurko saioak emandakoarekin ere", esan zuen.

Parte-hartzaileak ere pozik

Parte-hartzaileei galdetuta saioa interesgarria izan zela adierazi zuten. "Gehiagotan etorri beharko luke, oso interesgarria izan da", adierazi zuen emakumeetako batek amaieran. 

Aurreratu moduan, autoestimua asko landu zuten, eta gaiarekin lotuta etorkizunean ere baliagarriak izango zaizkien nozioak eman zizkien Mañesek parte-hartzaileei. "Autodefentsa feministak, zoritxarrez, autodefentsa pertsonalak baino publizitate txikiagoa du", esan zuen dinamizatzaileak.

Gogoan hartu behar da ekimenak interesa piztu zuela herrian. 35 lagunek eman zuten izena; 15 itxaron-zerrendan gelditu dira.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak