Kontxako bandera Elgetan izan da asteburuan

Jagoba Domingo 2013ko aza. 26a, 18:41

Olatuaren goian edo behean, elgetar zaleak Hondarribiko Ama Guadalupeko arraunlariekin egon direla eta egongo direla argi geratu da asteburuan. Urtero bezala, ongietorria egin diete arraunlariei udaletxean, Kontxako bandera eurekin ekarri duten arraunlariei oraingoan.

Zapatua, 12:00ak baino minutu batzuk lehenago heldu zen autobusa Elgetara eta, udaletxera igo aurretik, talde argazkia egin eta aurreskua dantzatu zieten arraunlari zein zaleei. Ondoren, udaletxeko osoko bilkuren aretoan, Mikel Orbañanos arraunlari oriotarrak esker hitzak izan zituen elgetarrentzat, urte guzti hauetan taldearen ondoan egotearren, eta oroigarri polit bat eman zien zaleei: Kontxako banderaren erreplika antzeko koadro bat.

Oxel Erostarbek ere, Elgetako alkatea, urteroko bisita eskertzeaz gain, oroigarri bana eman zien arraunlariei; eta Jesus Mari Beristainek, bertso bat eskaintzeaz gain, duela egun batzuk hildako Beñat Elzo arraunlari ohiari omenalditxo bat egin nahi izan zion. Udaletxean amaitutakoan Espaloira joan ziren hamaiketakoa eta bazkaria egitera, azken urteotan ohitura bihurtu den mus txapelketa jokatu aurretik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak