Pintxo-domeka, oraingoan, ElgetaKlik argazki rallyarekin

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko azaroaren 22a

Musika Bergarako trikitilariek ipiniko dute domeka honetan.

Pintxo lehiaketaren azken domeka izango da etzi. Azken aukera, beraz, bost tabernetako pintxoak dastatu, eta Herritarren saria erabakitzeko kontuan hartuko diren botoak emateko. Eguerditik aurrera hasiko dira bost tabernetan lehiaketako pintxoak euro bateko prezioan eskaintzen. Musika, honakoan, Bergarako trikitilariek ipiniko dute. Herritarren saria hurrengo egunetan ezagutuko da.

ElgetaKlik rallya

Argazkilaritza gustuko dutenendako, berriz, ElgetaKlik lehiaketa jokatuko da domekan. Elgetako Udalak antolatzen du argazki rallya eta parte hartzaileei dei egin die 11:00etan udaletxe aurrean elkartzeko. Lehiaketa irekia da. Antolatzaileek hainbat gai emango dituzte eta argazkilarien lana izango da gai horiekin lotuta ahalik eta argazki txukunenak aurkeztea.

Eguerdian elkarretaratzea plazan

Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna da azaroaren 25ean, astelehena. Elgetako Udalak domekarako, hilak 23, deitu du elkarretaratzea. Herriko plazan egingo dute 13:00etan hasita. Herritar guztiak daude gonbidatuta genero indarkeria eta eraso sexistak salatzeko egingo den elkarretaratzean parte hartzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak