Elurraren protokoloa martxan da Elgetan. Udalak larrialdi kasuetarako bi telefono zenbaki eman ditu: lanorduetarako udaletxeko telefonoa —943 76 80 22—, eta SOS-Deiak 112.
Herritarrek kontuan hartu beharreko lau ohar ere zabaldu ditu Udalak:
- Elgeta eta Bergara arteko errepidea erabiltzeko.
 - Udaleko makinak auzoetako errepideetan elurra kentzeko ardura dutela.
 - Autoak aparkalekuetan zuzen lagatzeko eskaera egin dute edozein modutan lagatzeak eragotzi egiten baitu zerbitzu egokia ematea.
 - Etxeko atariak garbitzeko herritarrek eskuragarri dituzte gatza eta palak udaletxean.