Maialde landetxe-jatetxeko sukaldari Jesus Mari Kalboetxeaga Arrasateko Eroski handian lanean ikusteko aukera izan zuen publikoak hilaren 20an. Kalboetxeagak sukaldaritza tailerra egin zuen Oñatiko Torre Zumeltzegi hoteleko sukaldari Sylvain Pernet frantziarrarekin batera. Bina pintxo egin zituzten, eta Kalboetxeagaren esanetan jende asko gerturatu zen.
Ekintza, Debagoieneko mankomunitateak antolatutako Jardunaldi Gastronomikoen barruan sartzen da. Jardunaldi horietan parte hartzen duten sukaldariek egiten dituzte tailerrok.