Hogei kilo gaztainarekin egin dute eskolako gaztaina-erre jana

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko aza. 16a, 18:00

Eguraldi txarra tarteko Elgetako Herri Eskolako eskola-umeek, irakasleek eta gurasoek frontoi zaharrean egin zuten atzo urteroko ospakizuna.

Ikasturte hasieran inauguratutako frontoi zaharrean egin dute aurten eskolako gaztaina-erre jana Elgetan. Atzo arratsaldean elkartu ziren eskolako umeak, irakasleak eta gurasoak frontoiaren babespean gaztaina erreak jatera.

Maala guraso elkartearen eta ikastetxearen ekimenez hogei kilo gaztaina erre zituzten. 15:00etan elkartu ziren guztiak danbolinaren bueltan; eskolako umeak paperezko kukurutxoak eskuan prest zituztela.

Kantuan eta dantzan

Adinka antolatuta kantuan egin zuten lehenengo umeek. Errekin errekina eta Gaztainak erreko ditugu kantuak abestu zituzten. Ondoren, lerroan ipini eta guraso elkarteko kideen eskutik gaztaina beroak jaso zituzten nork bere kukurutxoan. Gustura jan zituzten umeek, eta baita ekitaldira gerturatu ziren gurasoak eta senitartekoak. Dantzan ere egin zuten zenbait umek. Giro hotza egin arren berotasuna sumatu zen atzo Elgetako frontoi zaharrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak