Drogamenpekotasunaren prebentziorako bi saio ireki egingo dituzte gaztelekuan

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko azaroaren 14a

Azaroaren 23an, 10-12 urte bitarteko gazteekin egingo dute tailerra. Azaroaren 30ean, berriz, 13-15 urte bitarteko gazteekin.

Bideberri mankomunitateak antolatuta drogamenpekotasuna landuko dute Elgetako gaztelekuan 10-15 urte bitarteko gazteekin. Prebentzioa da helburua, eta Kalexka elkarteko bi lagunek bi saio egingo dituzte herrian. Azaroaren 23an, zapatua, 10-12 urte bitarteko gazteekin egingo dute tailerra. Azaroaren 30ean, berriz, 13-15 urte bitarteko gazteekin.

Saioak doan dira, 17:30ean hasiko dira eta bi ordu eta erdiko iraupena izango dute. Joko eta dinamika ezberdinen bidez gazteek gaiaren inguruan dituzten zalantzak eta kezkak argitzen saiatuko direla esan dute Kalexkatik. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak