Elgetako bi taldek bihar grabatuko dute Kantari saioa

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko aza. 8a, 15:00

Bergarako Zabalotegi aretoan dute hitzordua 18:55ean; publikoa ere joan daiteke.

Bergarako Zabalotegi aretoan dute bihar hitzordua Anje Loitik, Irene Castelosek, Maria Egizabalek, Nahikari Zubillagak, Eider Ramosek, Xabier Delgadok, Leire Quintasek eta Uxue Gallastegik. Bi taldetan banatuta Kantari saioaren grabaketa egingo dute 18:55ean hasita. Betagarriren Bidea eta Hemendik at taldearen Eskutitza kantuak abestuko eta dantzatuko dituzte. Aurreko astean egin zuten entsegua eta ondo joan zela esan du Amaia Txintxurreta gidariak. Koreografia eta mugimenduak prestatu zituzten gehienbat.

Biharko saiorako sarrera doan da. Aforoa kontrolatu aldera taldekide bakoitzak sei sarrera jaso ditu, baina gehiago ere egongo dira eskuragarri Zabalotegi atarian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak