Gaur hasita udal liburutegiak ordutegi berria du barikutan

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko aza. 8a, 11:41

Arratsaldetan etorri ezin direnei liburutegia erabiltzeko aukera eskaintzeko helburuarekin 14:30etik 17:00etara egongo da zabalik liburutegia barikutan.

Gaurtik hasita ordutegi berria izango du udal liburutegiak barikutan; 14:30etik 17:00etara. Asteko gainerako egunetan orain arteko ordutegia mantenduko da. Aldaketarekin helburua da arratsaldetan gerturatu ezin diren herritarrei liburutegia erabiltzeko aukera eskaintzea.

Erabilera datuak

Elgetako Udalak, bestalde, zehaztu egin ditu udal liburutegiaren erabilera datuak. Datu horiekin aurreko astean gune honetan udal zerbitzu defizitarioen inguruan argitaratu zen albisterako emandako datuak zuzentzera dator: "300 lagun dira Elgetako udal liburutegiko bazkide. Astean, bataz beste, 60 lagunek erabiltzen dute liburutegia. 2013an, orain arte, 2.164 erabiltzaile izan ditu guztira"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak