Gaztaina-erre jana egin zuten atzo Elgetako erretiratuek

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko azaroaren 7a

50 bat lagun elkartu ziren iluntzean Ozkarbi elkartean.

 

Urteroko hitzordua dute eta aurten ere egin dute udazkeneko gaztaina-erre jana. 50 bat erretiratu elkartu ziren Ozkarbi elkartean eta arratsalde pasa polita egin zuten gaztaina erreak dastatuz.

Hurrengoak gaztaina-erre jana egiten Herri Eskolako neska mutikoak izango dira. Barikuan, hilaren 15ean, elkartuko dira danbolinaren bueltan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak