Euskal Mendizale Federazioak ohiko bilkura ospatuko du zapatuan Elgetako Espaloian

Ane Miren Etxeberria 2013ko aza. 7a, 17:00

Zapatuan, 10:30tatik aurrera ohiko bilkura ospatuko du Euskal Mendizale Federazioak Elgetako Espaloia antzokian. Jorratuko diren gaien artean, mendi lasterketen araudiaren aldaketa, 2014ko asegurua, datorrren urteko federazio lizentzien prezioak proposatzea eta hala badagokio onartzea eta datorren urteko aurrekontuen proposamena eta onarpena hala ikusten bada. Batzarkideei identifikazioa eskatuko zaie sarreran. Bilerako informazio zein dokumentu guztiak webgunean aurki daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak