'Ontziratu zaitez!' kanpainaren urriko zenbaki sarituak

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko aza. 6a, 11:26

Urrian gutxienez 475 lagunek erabili dute plastikozko ontzia erosketak egiteko.

Harategian, arrandegian eta Ugari dendan sariak banatzen jarraitzen dute erosketak modu jasangarrian egiten dituzten herritarren artean. Hau da, plastikozko ontziak erabiltzen dituzten erosleen artean.

Atzo egin zuten urriko zozketa, eta hauek dira denda bakoitzean sarituak izan diren zenbakiak:

- Amagoia Arraindegia: 736.
- Goikoetxe harategia: 518.
- Ugari dendan: 62.

475 erosketa

Elgetako Udalak Ekogunerekin elkarlanean uztailean ipini zuen martxan Ontziratu zaitez! kanpaina. Jakitera eman dutenez gutxienez 475 lagunek erabili dituzte plastikozko ontziak euren erosketak egiteko. "Udaletxetik zorionak eman gura dizkiegu euren erosketa modu jasangarri batean egiten diharduten elgetarrei", adierazi dute. "Gogoratu gura dugu, tupperrak dendetan eta udaletxean bertan eska daitezkeela eta etxekoak ere erabil daitezkeela".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak