Emakumeendako autodefentsa tailerra azaroaren 23an

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko aza. 5a, 12:59

Lau orduko saioa izango da; izenematea zabalik dute udaletxean hilaren 15era arte, doan.

Azaroaren 25n emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna da, eta Bideberri mankomunitateak antolatuta autodefentsa tailerra eskainiko dute Elgetan Emagin elkarteko kideek. Azaroaren 23an, zapatua, egingo dute saioa kultura etxeko bigarren solairuan, 09:30etik 13:30era.

Lau orduko saioan askotariko edukiak landuko dituzte: eraso mota ezberdinak identifikatu, erasoei aurre egiteko estrategiak landu, indarkeriaren inguruko bizipenak partekatu, beldur eta emozio ezberdinei buruz hitz egin... 

Tailerra doan da eta interesatuek zabalik dute izena emateko epea, udaletxean, hilaren 15era arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak