Eguenean izango da enplegu orientatzailea lehen aldiz Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko aza. 4a, 13:12

Ezinbestekoa da aurrez txanda hartzea 943 76 80 22 telefono zenbakiaren edo gizarte@elgeta.net helbide elektronikoaren bitartez.

Debagoieneko Mankomunitateak Lanbiderekin elkarlanean enplegu orientazio zerbitzu ibiltaria jarri du martxan. Orientatzailea eguenean, hilak 7, izango da Elgetan lehenengo aldiz. Elgetaren kasuan asmoa da zerbitzua hiru astetik behin eskaintzea.

Zerbitzuaren xedea da lana bilatzeko aholkularitza eta trebakuntza eskaintzea, besteak beste, curriculuma eta lan elkarrizketak prestatzeko laguntzaren bidez. Horretarako arreta pertsonalizatua emango dute baita lan eskaintzen eta formakuntza ekintzen inguruko informazioa eskaini ere.

Txanda hartzea ezinbestekoa da. Interesatuek udaletxeko gizarte-laguntzailearengana jo behar dute edo 943 76 80 22 telefono zenbakira deitu. Internet bidez ere egin daiteke eskaera gizarte@elgeta.net helbide elektronikora idatziz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak