Espaloia hunkituta Medianoche hirukotearekin

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko aza. 3a, 12:13

Eibarko Medianoche hirukoteak jende asko erakarri zuen atzo Elgetako Espaloia Kafe antzokira. Ikuslegoaren gehiengoa Eibarkoa izan arren, gure bailaratik ere jende askok egin zuen bat Mexikoko Los Panchos talde mitikoaren bertsioak egiten dituen hirukotearekin. Bernardo Agilera, Pedro Bartra eta Jesus Maria Bastidak hunkitu egin zuten Espaloia; abesti bakoitzaren ostean txalo zaparrada luzeak jaso zituzten. 'Sin tí' abestiarekin hasi zuten emanaldia eta hortik aurrera giro ederrean joan zen kontzertua. Espaloia ez zen goraino bete baina sarrera ona izan zuen atzokoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak