Mamu baten prakak erreta Elgetan uxatu dituzte munstroak gutxienez urtebetez

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko aza. 1a, 11:43

Arimen Gaua egin zuten atzo herrian; seigarren mailakoek jokoak eta antzezlana egin zituzten. Gero etorri zen hilerri ingurura egindako irteera.

Arimen Gaua egin dute aurten Elgetan Halloween-ek herrian hartu duen indarra lehengo ohiturak berreskuratzera bideratuz, eta atzo arratsalde polita igaro zuten. Seigarren mailako ikasleek askotariko jokoak eta eskulanak antolatu zituzten eskolako ganbaran bide batez ikasturte amaierako ikas-bidaiarako dirutxo bat ateratzeko.

 

Arratsaldea jolasean eta dantzan eman ostean Hansel eta Gretel ipuina antzeztu zuten. Ehun bat lagunen aurrean egin zuten antzezpena, eta esan beharra dago lan txukuna izan zela bai antzezpen mailan zein atrezzo kontuei dagokienean.

Irteera hilerrira

Iluntzean beste tonu bat hartu zuen ospakizunak. Linternak eskuan hilerri ingurura abiatu ziren haurrak eta nagusiak. Mamuak egon badaudela ikusi ondoren, eta susto bat baino gehiago hartu ostean mamu baten prakak aurkitu zituzten. Herriko plazan erre zituzten.

Horrekin urtebetean gutxienez ez da Elgetan mamurik ibiliko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak