Hainbat ekintza, gaur, Arimen Gaua dela-eta

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko urriaren 31

17:00etan hasiko dira ekintzak eskolako ganbaran.

Bat baino gehiago mozorrotuta irtengo da gaur arratsaldean kalera. Arimen Gaua da, eta ospakizun horren bueltan hainbat ekintza iragarri dituzte, batez ere seigarren mailako neska-mutikoek.

17:00etan umeendako jolasak eta eskulanak iragarri dituzte eskolako ganbaran. Antzezlana ere egingo dute, 19:00etan. Ondoren, hilerri ingurura egingo den irteera batean parte hartzera gonbidatu ditu neska-mutikoak Maala guraso elkarteak. "Ekintza honekin gura da Halloween-ek gure herrian hartu duen indarra lehengo ohiturak berreskuratzera bideratzea". adierazi dute udaletxetik.

Egitaraua

. 17:00etatik 19:00etara: Eskolako ganbaran umeendako jolasak. (Sarrera 1 euro).
. 19:00ean antzerkia seigarren mailako neska-mutikoen eskutik.
. 19:30ean kanposantu ingurura bisita. Antolatzaileek umeak eta nagusiak mozorrotuta joatera animatzen dituzte eta mozorroak etxeko arropa zaharrekin egitera. "Halaber, etxez-etxe gozoki bila doazenek "gozoa edo sustoa" berbak esatea gura genuke", adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak