Defizitarioak diren udal zerbitzuen berri eman du Udalak

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko urr. 31a, 10:40

Zerbitzu sozialak, kirol zerbitzuak, haur eta nerabeendako zerbitzuak, erretiratuendako zerbitzuak eta kultura etxea nabarmendu dituzte.

Orain bi aste aurkeztu zuen Oxel Erostarbe alkateak 2014ko aurrekontuaren zirriborroa. Batzar irekian Udalaren egoera ekonomikoaren inguruko hainbat datu eman zituen, eta esan zuen aurrekontu berriaren lehentasunetako bat udal zerbitzuak mantentzea izango zela.
2014ko tasei dagokienean, bestalde, %1eko igoera onartu zuen udalbatzak urriko osoko bilkuran. "Kirol zerbitzuetan eta haur eta nerabeei dagozkien zerbitzuetan iazko tasak mantenduko dira", zehaztu zuen Oxel Erostarbek, "baita hilerri zerbitzuko tasan, ibilbide tematikoko txarteletan edo etxebizitza tutelatuko zerbitzuan".

Zerbitzu defizitarioak

Emandako datuen artean zerbitzu defizitarioen inguruko informazioa eskaini zuen Erostarbek. Zerbitzu sozialak, kirol zerbitzuak, haur eta nerabeendako zerbitzuak, erretiratuendako zerbitzuak eta kultura etxea nabarmendu zituen. Bost kapitulu horietan Elgetako Udalak 121.056 euro inguruko defizita aurreikusten du 2013ko ekitaldirako. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak