Espaloia poltsikoratu zuten beste behin Yllanakoek

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2013ko urriaren 27a

Bailaran publiko fidela daukatela erakutsi zuten Yllana antzerki taldekoek egubakoitzean Elgetako Espaloia antzokian; urtero Elgetara egiten duten oraingo bisitan 200 ikuslek jarraitu zuten 'Far West' ikuskizuna.

Komiko onak direla eta aktore bakoitzak hainbat rol antzezteko duten abilezia erakutsi zuten oraingoan ere. Apenas berba egin barik, frantsesez, ingelesez eta gaztelerazko hitz solteekin, lan polita egin zuten; besteak beste, proiekzio batek lagunduta, persekuzio eskena ikusgarria irudikatu zuten hiru aktorek, bi ohol erabilita antzezlana borobilduz.

Ikusleak ere aktore lanetan

Aretora bertaratutakoek gustura ikusi zituzten hiru ikuslelak ere aktore lanetan; ondo baino hobeto bete zuten-eta Yllanakoek eskatutakoa,  joko handia emanez ikuskizunari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak