Udal liburutegiak logo lehiaketa deitu du

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko urriaren 26a

Liburutegien Eguna da gaur eta Geaxi Ezpeletak Elgetako liburutegian egindako berrikuntzen berri eman du.

Logo lehiaketa deitu du Elgetako udal liburutegiak. Interesatuek azaroaren 1etik 30era arteko epea dute proposamenak aurkezteko. Liburutegiaren blogean aurkituko dituzte argibide guztiak.

Ordutegi aldaketa

Azarotik aurrera, bestalde, ordutegi berria izango du liburutegiak barikutan. Asteko gainerako egunetan ez bezala 14:30etik 17:00etara egongo da zerbitzua zabalik. Geaxi Ezpeletak azaldu duenez arratsaldetan etorri ezin direnei ere liburutegia erabiltzeko aukera ematea da helburua, eta eskaera egon da.

Jauzia Internetera

Bloga du egun Elgetako liburutegiak baita Facebook zein Twitter sarrerak ere. Aldaketak ez dira soilik sarean eman. Helduen eleberrietan ere generoak identifikatzeko pegatinak jartzen ari da egunotan Ezpeleta. "Pegatina horien bidez, genero erromantikoa, umorezkoa, terrorea, intriga eta historikoak zehatz zehaztuta dituzten eleberriak begi bistara identifikatu ahal izango dituzte erabiltzaileek. Erabiltzaileei erraztasunak ematea eta autonomoago izateko baliabideak eskaintzea dira helburuak, besteak beste", esan du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak