Herriko bi baserri-bide konpontzen ari dira

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko urr. 24a, 12:00

Barrenengua eta Aurtengua baserrietarako bidea da bat, Mendikute baserrirako bidea da bestea.

Mendi Nekazaritzara iaz aurkeztutako bi proiektu gauzatzen ari dira egunotan Lasuen enpresako beharginak. Egitekoak dira Barrenengua eta Aurtengua baserrietara doan bidea asfaltatzea, eta Mendikute baserrira doan bidea fresatzea. Horrekin batera, Mendikuterako zubian hesia ipintzea. Martitzenean hasi ziren lanak, eta Udalak aurreikusten du aste honetan bertan amaitzea. Lanok 16.277 euroko aurrekontua dute.

Finantzazio iturriak

Udalak jakitera eman duenez Barrenengua eta Aurtengua baserrietarako bidea konpontzeak 12.023 euroko aurrekontua du, eta Mendikute baserrirako bidea egokitzeak 4.254  euro.

Mendi Nekazaritzak finantzatzen du inbertsioaren %65. Kasu honetan, 10.580,05 euro. Elgetako Udalak inbertsio osoaren %20 finantzatzen du; aurten, 3.255,40  euro. Kostuaren gainerako %15 baserritarrek ordaintzen dute: aurten, 2.441,55 euro.

Eskaera berriak

Elgetako baserritarrek 2014. urterako proiektuak aurkezteko aukera izan dute urri hasierara bitartean. Baserritarren batzordetik jakitera eman dutenez hiru eskaera jaso dituzte. Jasotako proposamenak aztertzen dihardute orain batzordean. Proiektuen bideragarritasuna aztertuko dute erabakitzeko zein aurkeztuko duten Mendi Nekazaritzaren 2014ko dirulaguntzetara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak