Elgetako bi taldek eman dute izena Kantari saiorako

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko urr. 22a, 14:28

Bi taldeek azaroaren 9an grabatuko dute saioa Bergarako Zabalotegi aretoan.

Abiatu da Kantari, Goiena Komunikazio Taldeak bi urtean behin Debagoieneko 8 eta 12 urte arteko gaztetxoendako egiten duen karaoke saioa. Laugarren edizio honetarako Elgetako bi taldek eman dute izena:

  • Elgetarrak taldea osatzen dute Maria Egizabalek, Anje Loitik eta Irene Castelosek.
  • Last pop taldea osatzen dute Naikari Zubillagak, Eider Ramosek, Xabier Delgadok, Leire Quintasek eta Uxue Gallastegik.

Entseguak eta kantuak

Talde biek Bergaran azaroaren 9an 18:55ean hasita grabatuko den saioan hartuko dute parte. Elgetarrak taldeari Betagarriren 'Bidea' kantua egokitu zaio. Last pop taldea-k, berriz, Hemendik at taldearen 'Eskutitza' kantua abestuko du. Grabaketa egin baino astebete lehenago entsegua egingo dute talde biek Bergaran. Koreografia egiteko laguntza jasoko dute azaroaren 3an egingo den entsegu horretan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak