Ska-reggae jaialdia Elgetan, zapatu gaua animatzeko aitzakia musikala

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko urriaren 19a

Kaleko Urdangak eta Smooth Beans taldeek eta hiru DJk osatzen dute ikuskizuneko kartela.

Hiriburu askotan egon ohi diren aisialdi proposamenen alternatiba moduan sortu du David Peñalverrek ska-reggae jaialdia. "Gazteria eta musika beti joan dira eskutik", dio antolatzaileak. Urduri baino gehiago, irrikaz dago Peñalver. Kontzertu antolaketan ibilia da, eta soberan daki zapatuko proposamenak oihartzun oparoa izango duela: "Espaloiaren neurriko jaialdi bat antolatu dugu". Ska eta reggae jaialdia den arren, zapatuan hori baino askoz gehiago entzungo da Elgetako kafe antzokian.

Proposamen anitza

Kaleko Urdanga taldea oi! estiloan sar daitekeen arren, skazaleak izan dira. Dudarik gabe, baina, Smooth Beans Santanderko taldea izango da ikuskizuneko izarra, eta Peñalverrek txantxa gisa egindako Facebook proposamen batetik sortu zen guztia. Hilabete batzuen ostean, taldeak proposamena onartu, eta kartel erakargarria egitea lortu dute. Kontzertura joan nahi dutenek zazpi euro ordaindu beharko dituzte; antzokiko bazkideek, langabeek eta ikasleek, berriz, bost ordaindu beharko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak