Elgetako II. jardunaldi gastronomikoak martxan dira. Atzo, Maialde landetxeko Jesus Mari Kalboetxeagaren gidaritzapean , Perretxikoa sukaldean izeneko ikastaroa egin zuten Intxorta elkartean. Bost herritar ibili ziren 19:00etatik aurera lapiko eta sartagin artean. Bi errezeta landu zituzten: txanpinoi hostopila eta kalabazina shitake perretxikoz eta bakailaoz betea holandar erako saltsarekin.