Interesatuek udaletxean aurkeztu behar dute dokumentazioa. Udalak ezarri dituen baldintzak dira: 18 urtetik gorakoa izatea, langabezian egotea, eta Elgetakoa izatea. 1.641 euroko soldata gordina eskaintzen da. Aukeraketa egiteko hainbat ezaugarri hartuko dituzte kontuan: langabezia denbora, dirulaguntza jasotzaile ez izatea, prestakuntza, adina, generoa, eta eskatzailearen ardurapean dauden pertsona kopurua.