Zabaldu dute Bolatokiko jolasparke berria

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko urr. 10a, 13:23

Elgetako neska-mutikoek atzo estreinatu zituzten ziburu berriak.

Atzo arratsaldean Bolatokian elkartu ziren herriko ume gehienak. Askorendako luze jo du irailak, batez ere hesitik ikusi behar izan dutelako jolasparke berriak forma nola hartzen zuen.

Udalak atzo zabaldu zuen gunea, eta umeak gustura ibili ziren. Txanda hartu ezinik ikusi genituen hara eta hona. Tirolinak arrakasta handia izan zuen baita ere kulunkatzen den soka erraldoiak eta piramideak. Txikienen artean, berriz, jolaserako estruktura handiak, txirristek eta hareazko guneak harrera oso ona izan zuten.

Jolasguneak ziburu berriak ditu, eta ikusgarrienak izan zuten atzo arrakasta gehien. Esan beharra dago aurretik zeuden hiru txirrista ere aprobetxatu direla. Egurrezko bost mahai eta bi eserleku ere baditu parkeak.

Helduek ere gustura hartu dute jolasparke berria, baina atzo bertan zenbait kexa entzun ziren harrizko lurra dela-eta. Oraingoz horrela geldituko da. Belargunea handitu egingo da, hori bai orain lurra ikusten den tokian hazia bota baitute belarra ateratzeko. Parkerako zaborrontzi berriak ere eskatuta daude jakinarazi dute udaletxetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak