Askok hori uste arren, eliza guztia ez zegoen Francoren alde "Fracok bere aldeko eliza ezarri zuen, eliza saldua zen, gerra eta krimena santu egin zituena" dio Consejos de guerra contra el clero vasco liburuaren egilea den Anxo Ferreirok. Euskal Herrian Francok, politika isilarazteko baino, bere Espainia berria horren kontra zegoen kultura eta ondarea zapaltzeko euskal elizaren kontra egin zuen.
Jazarpen horiekin euskal eliza desegin, eta hemen, gerraren aurretik zeuden apaizen %18 besterik ez ziren gelditu. Libururan ongi azaltzen den bezala, Francok ez zuen bere helburua lortu eta Egiz nahiz Anaiak aldizkariek kultura transmisore papera bere gain hartu zuten.
70 urte baino gehiago pasa direnean Consejos de guerra contra el clero vasco liburuak, elizak pairatutako jazarpen eta exekuzioak batzen ditu. Gaur Elgetan egin duten aurkezpenaren ostean, egubakoitzean, Madrilen aurkeztuko dute liburua.