Eusko Jaurlaritza aztertzen dabil –eta badirudi bere asmoak hortik doazela– Eraikinen Azterketa Teknikoaren gaineko araua aldatzea. Horren eraginez, derrigorrezko lehenengo epemuga 2018ko abenduaren 31n izango da, eta ez hasiera batean esan moduan 2013ko abenduaren 31a.
Hala, Elgetako udalak geratu egin du ikuskapenak egiteko herri mailan abiarazitako prozesua. "Eusko Jaurlaritzatik bestelako agindurik jasotzen ez dugun bitartean", jakinarazi die Udalak idatziz interesatuei.
"Eusko Jaurlaritzatik etorritako aginduak denondako ekarri du dezenteko denbora galtzea. Gai hau dela-eta bestelako eragozpenen bat sortu badizuegu barkamenak eskatu gura dizkizuegu", esan dute udaletxetik.