Herrirako atxiloketak salatzeko, hainbat ekimen hurrengo egunotan

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko urriaren 3a

Batzar irekia egin zuten atzo udaletxean, eta autobusa antolatu dute zapatuko manifestaziorako.

Herrira mugimenduaren aurkako polizia operazioa dela-eta, atzo bilera irekia egin zuen herritar talde batek udaletxean. Bertan, hainbat mobilizaziorako dei egitea adostu zuten. Lehenengoa, gehiengo eragile sindikalak bihar eguerdirako, barikua, deitu duen elkarretaratzea. Plazan izango da 12:00etan hasita.

Iluntzerako, beste elkarretaratzea deitu dute. 19:30ean izango da herriko plazan Konponbideari erasorik ez, utzi bakean Euskal Herria lemapean. Ondoren, kalejira informatzailea egingo dute zapaturako antolatuta dagoen autobusari buruzko informazioa emateko.

Zapatuan autobusa Bilbora 

Zapatuan, 17:30ean hasiko da manifestazioa Bilbon. Elgetatik autobusa irtengo da: 16:00etan, herriko plazatik.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak