Condor legioari buruzko erakusketa inauguratuko dute gaur Espaloian

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko urr. 2a, 14:47

Nazien hegazkinek Elgetaren bonbardaketan izan zuten parte-hartzea ere azalduko dute gaurko agerraldian.

Baskale elkarteko Klaus Armbrusterrek aurkeztuko du gaur Legion Condor-ek eragindako Gernikaren suntsipena izeneko erakusketa. 17 panel handik osatzen dute erakusketa, eta bertan 1936ko gerran Luftwaffek izandako parte-hartzearen inguruko informazio ugari ematen da. Erakusketa hil amaierara arte egongo da ikusgai Espaloia kafe antzokiko Euskal Herriko Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentroan.

Gaurko hitzordua 77. urteurreneko ekitaldien barruan kokatu behar da.

Elgetako bonbardaketa

1937ko apirilean bonbardatu zuten Elgetan. Operazio horretan abiazio italiarrak hartu zuen parte gehienbat, baina baita alemaniarrak ere. Bonbardaketa horren inguruko azalpenak emango ditu 19:00etan Intxorta 1937 kultur elkarteko Juan Ramon Garaik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak