Marka berria Intxortako igoeran: Iñaki Egizabal 16 minutu eta 15 segundotan igo eta jaitsi da

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko ira. 28a, 19:00

Zortzi lagunek egin dute igoera: bigarren Iker Herran (17'38'') izan da, eta hirugarren Eleder Lozano (18'37''). Sailkapena eta denborak albistean.

Pozik da Iñaki Egizabal egindako markarekin. "Mokorretik ez nabil oso ondo, baina aurten hauxe nuen helburu", adierazi du saria jaso ostean. Elgetarrak esan du landutako marka dela: "60 bat aldiz emango nion buelta Intxortako beletari", esan du irribarrea ahoan. "Zenbait egunetan hiru aldiz ere egin dut joan-etorria". Aitortu duenez 1.996tik zuen arantza sartuta. "Urte horretan errekorretik bost segundora gelditu nintzen. Iaz, berriz, lau segundora... aurten lortu beharra nuen!".

Ez du marka makala utzi: 16'15''. Minutu bat eta 24 segundotan hobetu du Jose Mari Arotzenaren denbora (17'39''). Egizabalen esanetan eguraldiak asko lagundu du: "Proba aurreko zapatuan jokatu izan bazen ez dakit marka hobetzea lortuko nuen. Aurreko astean lokatza handia zegoen".

Elgetarrak lortu du bere helburua. "Nahikoa dut", esan du. "Datorren urtean Martinekin eta Pablorekin —semeak— etortzea gustatuko litzaidake".

Zortzi lagun irteeran

Zortzi lagunek egin dute gaur Intxortako igoera. Iker Herran izan da bigarrena —honek ere hobetu egin du Arotzenaren marka—. Hirugarrena, Eleder Lozano izan da. Jarraian salkapena.

  1. Iñaki Egizabal 16'15'' (Intxortan: 11'19'')
  2. Iker Herran 17'38'' (Intxortan: 11'58'')
  3. Eleder Lozano 18'37'' (Intxortan: 12'46'')
  4. Iñaki Barrainkua 19'36'' (Intxortan: 13'35'')
  5. Odei Zenigatoia 20'04'' (Intxortan: 12'28'')
  6. Iñaki Beristain 20'38'' (Intxortan: 13'54'')
  7. Jaime Aeropeña 21'17'' (Intxortan: 14'45'')
  8. Jesus Mari Beristain 24'26'' (Intxortan: 14'58'')

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak