Seigarren mailako neska-mutikoen 'Rastafari' txorimaloak eraman du sari nagusia

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko irailaren 28a

Bi txorimalo aurkeztu dituzte lehiaketara; bigarren saria Zazpirak taldekoek eraman dute.

Seigarren mailako neska-mutikoek 50 euro jaso dituzte gaur goizean. 'Rastafari' txorimaloak jaso du txorimalo lehiaketako sari nagusia eta dirutxo hori oso ondo etorriko zaie ikasturte amaierako bidaia ordaintzeko.

Seigarren mailakoak lanpetuta ibili dira gaur: baserritar jantzita pastelak saltzen eman dute goiza azokan eta asko poztu dira aurkeztutako txorimaloak sari nagusia jaso duela jakiterakoan.

Bigarren saria, 30 euro, Zazpirak taldeko mutilek eraman dute. Real zale sutsuak, talde zuri-urdinaren jantzia zeraman soinean euren txorimaloak. Ziur talde horrek ere aurkituko duela saria zertan erabili.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak