Asentzion, La Belga azpiko bi lur sail erostea onartu du udalbatzak

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko ira. 27a, 11:06

La Belga azpiko lur eremua eta aldamenekoa erostea adostu du udalbatzak.

Bi lur sailak dira; bata, La Belgaren eta beheko lubakien artean dagoena, bestea eskumako aldean gelditzen dena eta gainerako lubakiak dauden tokia. 10.665 metro koadroko azalera da, eta adostutako prezioa 16.003,40 euro. Udalbatzak aho batez onartu zuen erosketa operazioa martitzeneko osokoan.   

77. urteurreneko ekitaldiak

Urriarekin batera abiaraziko ditu Udalak Intxortako frontea ezarri izanaren 77. urteurreneko ekitaldiak. atzo, Elgeta Memoria izeneko aplikazio berritzailea aurkeztu zuten Espaloia kafe antzokian. Gainerako ekitaldiak izango dira: Condor legioak Gernikako suntsipenean izandako eraginari buruzko erakusketa eta hitzaldia, Bergara 1936, gerra eta errepresioa ikus-entzunezkoa, eta Consejo de guerra contra el clero vasco, 1936-1944. La Iglesia vasca vencida liburuaren aurkezpena.

Domekan, berriz, hileroko bisita gidatua egingo dute. Urteurrena dela-eta doan egiteko aukera egongo da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak