Hobetuko du inork Jose Mari Arotzenaren marka?

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko ira. 25a, 14:35

Zapatuan jokatuko da, atzera ere, Intxortako igoera eta hitzorduak ikusmina sortu du herrian.

Urte askoren buruan iaz berreskuratu zuten Intxortako igoera. Parte hartzea sustatzea izan zen erronka nagusia baita orain bi hamarkada Jose Mari Arotzena Beketxe elgetarrak egindako marka (17'39) hobetzea ere.

Lasterketa polita izan zen: lau lagunek hartu zuten parte, eta Arotzenaren lehengusu Iñaki Egizabal marka hobetzetik hiru segundora gelditu zen. Egizabalek eta gainerako lasterkariek zapatuan izango dute helburua lortzeko aukera berria, eta hitzorduak sortu du ikusmina herrian.

Asteon, lagun bat baino gehiago ikusi dugu entrenamendu lanetan: lasterka Intxortara igotzen eta jaisten, alegia. Parte hartzea areagotzeko, gainera, Udalak sari gehiago eskaini ditu. Arotzenaren marka hobetzen duenarendako 60 euro, lehenengo emakumearendako 60 euro, lehenengo gizonezkoarendako 60 euro, sailkapen orokorreko bigarrenarendako 30 euro eta hirugarrenarendako 20 euro. 12-16 urte artekoek ere jasoko dute saria: lehenengo emakumeak 20 euro, lehenengo gizonezkoak 20 euro eta sailkapen orokorreko bigarrengoak 12 euro. 12 urtera arteko guztiendako ere egongo da saria. Nagusi baten laguntzarekin egin beharko dute lasterketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak